Argudioak premisa izeneko proposizioetatik abiaraziz konklusioetara heltzen diren proposizio-multzoak dira. Argudiaketa ondorio batera heltzearren argudioak emateko modua eta ekintza da. Argudioak egiteko prozesuari inferentzia deritzo, batzuetan konklusioa izendatzeko ere erabiltzen dena. Argudioa zuzena edo baliozkoa izango da, premisak egiazkoak izanda, konklusioa ere egiazkoa denean.
Bi motako argudioak bereizten dira: argudio deduktiboak, non premisek oinarri askia ematen duten konklusiora heltzeko; eta ez deduktiboak (induktiboak, bereziki), konklusioa guztiz ziurra edo baliozkoa ez denean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Argudio ontologikoakArgudio ontologikoak Jainkoaren existentzia frogatzeko hausnarketa ontologikoak, hots izateari buruzkoak, egiten dituzten argudioak dira. Hitorian hainbat filosofok eman dituzte argudio ontologikoak, hala nola Anselmo Canterburykoa, Descartes, Spinoza, Leibniz…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Inferentzia logikoaAgian inferentzia estatistikoa bilatzen ari zinen. Inferentzia logika erabiliz premisa eta ebidentziatik ateratako konklusiora iristeko argudiaketa prozesua da. Hedaduraz, konklusio horri berari ere inferentzia deitzen zaio.