Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan jasotzen baititu,…

Ezagutza edo jakintza subjektu batek errealitateari buruz dituen errepresentazio edo isladen multzoa da, informazio moduan jasota hainbat kode eta formatotan, eta kognizioaren bitartez prozesatzen dena errepresentazio berriak eratzeko, hala nola abstrakzioaren edo dedukzioaren bitartez (ikus, arrazoibideak). Beraz, ezagutza ez da informazio eta datu biltegi hutsa, eta ezagutza hori zabaltzeko prozesu kognitiboak ere jasotzen ditu.
Aurreko definizioak ezagutza errepresentazionala jasotzen du, subjektu indibidualek jaso eta garatzen dutena. Bada, baita ere, sozialki eraikitako ezagutza, gai jakinei buruz komunitate bateko kideek (astronomoak, eta baita ere herri bateko nezakariak, lurra nola lantzeari buruz) partekatzen dutena.
Ezagutza zenbait modu edo sistematan garatu eta zehazten da:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.