Ezagutza edo jakintza subjektu batek errealitateari buruz dituen errepresentazio edo isladen multzoa da, informazio moduan jasota hainbat kode eta formatotan, eta kognizioaren bitartez prozesatzen dena errepresentazio berriak eratzeko,…

Kognizioa (latinezko cognoscere aditzetik, "jakin, ezagutu") prozesu mental kontziente eta inkontzienteen multzoa da, zentzumenetatik informazioa jaso, hura oroimenean atxiki eta prozesatu, pentsatu, komunikatu eta arrazoitzeko (ikus, arrazoibideak) jarduerak eta gaitasunak biltzen dituena, portaera gidatu, ezagutza eratu, ikaskuntza garatu eta azken finean ingurunera modu egokian moldatzeko baliabide gisa.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.