Agian zirkularitate kausalari buruz bilatzen ari zinen. Logikan, argudio, arrazoibide edo arrazoiketa zirkularra inplizituki frogatu nahi denaren egiazkotasuna suposatzen duen falazia edo argumentazio okerra da; hots konklusioa premisen…
Argudio kosmologikoak Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio multzo bat dira, horretarako kosmos edo unibertsoari buruzko egitate edo ebidentzia zenbaitetan oinarriturik, hala nola mugimendua, kontingentzia eta kausazioa. Argudio kosmologikoa zorrotz landu zuen lehenengo filosofoa Aristoteles izan zen, zehatzago motore mugiezinaren bertsioan. Horren arabera, mugimenduak lehenengo abiarazle bat eduki behar du, eta hura da Jainkoa. Tomas Akinokoak ere motore mugiezinaren argudioa onartu zuen, eta horri kontingentziaren argudio gehitu zion, besteak beste, argudio kosmologikoa ere badena. Kontingentziaren argudioaren arabera, unibertsoa kontingentea da eta beraz badago baina baliteke ez egotea, kontingentearen jatorria ezin da azaldu soilik beste entitate kontingenteen bitartez, eta beharrezkoa den entitate bat behar du: entitate hori da Jainkoa. Beste argudio kosmologiko bat lehen kausa baten existentziarekin dago loturik. Gottfried Wilhelm Leibniz (1646–1716) izan zen argudio kosmologikoak onartu zituen beste filosofo nabarmen da. Hala ere, badira argudio kosmologikoen aurka azaldu diren pentsalariak ere, hala nola David Hume eta Immanuel Kant. David Humek kausazioaren beharra kritikatu zuen, kausarik gabeko fenomenoak badirela adieraziz. Immanuel Kantek kontingentziaren argudioa finean argudio ontologikoa dela baieztatu zuen, kritika gisa.
Ikus gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.