Argudio ontologikoak Jainkoaren existentzia frogatzeko hausnarketa ontologikoak, hots izateari buruzkoak, egiten dituzten argudioak dira. Hitorian hainbat filosofok eman dituzte argudio ontologikoak, hala nola Anselmo Canterburykoa, Descartes, Spinoza, Leibniz eta Kant.
Bereziki ezaguna da Anselmo Canterburykoaren (1033-1109) argudioa, bere Proslogion lanean aditzera eman zuena:
- Jainkoa buruan imajina dezakedan gauza edo entitate (ontos, antzinako grezieraz) perfektoen edo gorena da.
- Jainkoa neure buruan existitzen da gutxienez.
- Errealitatean ere existituko balitz, are eta perefektoagoa litzateke. Beste era batera esanda, errealitatean existitzen diren entitateak perfektoagoak dira existitzen ez direnak baino.
- Jainkoa neure adimenean bakarrik existituko balitz, pentsatu ahalko nuke hura baino perfektoagoa den entitate bat, errealitatean ere existitzen dena alegia.
- Jainkoa entitate perfektoena denez, ezinbestean existitu behar da errealitatean ere eta ez soilik neure adimenean, bestela ez zen perfektoena izango.
Labur esanda, Jainkoa entitate perfektoena izanda, gure adimenean bakarrik existituko balitz, ez zen perfektoena izango da, eta hor kontraesana sortuko litzateke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ontologia eta ontologikoaOntologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei…
Substantzia (filosofia)Filosofian, substantzia terminoa hainbat eratara erabili da. Jatorrian, substantzia (latinezko substantia hitzetik, grezierazko ousias terminoaren parekoa) gauzen oinarrian dauden horiek dira; hala nola formak Platonen filosofian, atomoak atomistentzat…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…