Utopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…

Kosmos hitzarekin (antzinako grezierako κόσμος hitzetik, kosmos, literalki «ordena») unibertsoa sistema ordenatu moduan izendatzen da. Horren aurkako terminoa kaosa da. Kosmos hitzetik kosmogonia (unibertsoaren jatorri eta printzipioei buruzko kontaketa mitologikoa) eta kosmologia (unibertsoaren jatorri eta printzipioei buruzko hausnarketa zientzia) terminoak eratortzen dira; hala, unibertsoaren jatorria eta printzipioak argudiatzen dituzten argudio teologikoak, Jainkoaren existentzia frogatzeko, argudio kosmologikoak direla esaten da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.