Kontingentzia


KategoriakFilosofia

Agian, kontingentzia profesionalak edo kontingentzia-plana bilatzen ari zinen. 

Filosofian, kontingentzia aldi berean beharrezkoa eta ezinezkoa ez den horren nolakotasuna da, kontingentea den horrena. Balitekeena eta ezin litekeena biltzen dira kontingentea den horretan; beraz, errealitatearen ikuspegi indeterministarekin loturiko kontzeptua da. Kontingentea gerta daiteke edo ez, eta egia edo faltsua izan daiteke, hau da, probablea da. Adibidez, "bihar ni hiltzea" ez da beharrezkoa edo saihetsezina, baina ezta ezinezkoa ere; beraz kontingentea da.

Beste adibide batzuk eman ditzagun: "mendira joan eta euripean ibili ginen", "azterketa zaila jarri zuenez, ezin izan nuen gainditu", "Errezilen euskara hitz egiten da gehienbat" eta "paseatzen ari nintzela, 2 euroko txanpona aurkitu nuen", "X alderdiak lortu zituen azken hauteskundeetan boto gehien" gertaera kontingenteak dira, gertatu egin direlako, baina aldi berean bazitekeen haiek ez gertatzea; beraz, gertaera kontingenteak ezinbestekoak ez direnak edota norberaren asmo, nahi eta ekintzen berezko ondorioetatik at daudenak dira.

Beharrezkotasunarekin eta posibilitatearekin batera, logika modalaren oinarrian dagoen kontzeptua da. Kontingentzia aztertu duten filosofoen artean Émile Boutroux (1845-1921) nabarmentzen da, maila makroskopikoan lege deterministak onartu, baina maila mikroskopikoan ukatu egin zituena, maila horretan kontingentzia nagusia delakoan; bere lan nagusia De la Contingence des Lois de la Nature (1874) izan zen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1. Information Philosopher . Contigency. The Information Philosopher. http://www.informationphilosopher.com/freedom/contingency.html.
2. Drekalovic V. Two Definitions of Contingency and the Concept of Knowledge. Prolegomena. 2014. https://hrcak.srce.hr/file/180412.
314 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.