Aktibo erabilgarria (altxortegia)


KategoriakEnpresa

Aktibo erabilgarria edo besterik gabe erabilgarria ere deitua, Kontabilitate Plan Orokorrean altxortegia, eskudirua (kontabilitatean, kutxa), banku-kontuak (kontu korronteak, aurrezki kontuak) eta bestelako aktibo guztiz likidoak, berehala erabilgarri edo eskuragarriak, biltzen dituen ondare-masa da. Aktibo erabilgarria, aktibo bihurgarriarekin batera, altxortegi-ratioa kalkulatzeko oinarri gisa erabiltzen da. Haiei izakinak gehitzen bazaizkie, likidezia-ratioa kalkulatzen da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, activo disponible; ingelesez, available assets, cash assets.

Ikus, gainera

171 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.