Banku-kontuak


KategoriakEnpresa

Banku-kontua partikular, enpresa edo beste erakunde batek banku batean duen diru ezarpena da, hortik zuzenean ordainketak, helbideratzeak, berehalako eskudiru-ateratzeak, diru-sarrera eta  transferentziak egiteko nahiz gordailu, inbertsio-funts beste finantza-produktuetarako zubi gisa erabiltzen dena. Egia esan, oso termino orokorra da, eta aurrezki-produktuak, ageriko gordailuak nahiz kontu korronteak barnehartzen ditu, bakoitza bere ezaugarri bereziekin. Nolanahi ere, komisioak izaten dituzte guztiek; sarri kreditu nahiz zor-txartelak ere izaten dituzte atxikita, ordainbide gisa. Bere ezaugarri nagusia erabateko likidezia da, kontu korrontearen titularrak edozein unetan baitu eskuragarri bere kontuaren saldoa. Horrexegatik, banku-kontuetako zenbatekoa enpresen aktibo erabilgarrian barnehartzen da, eskudiruarekin batera.

Banku-kontu guztiak IBAN izena duen 20 digitoko zenbaki batez identifikatzen dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bank account; gaztelaniaz, cuenta bancaria.

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.