Ondare-masa


KategoriakEnpresa

Kontabilitatean, ondare-masak enpresa baten ondarea osatzen duten antzeko ondare elementu edo ondasun. eskubide eta obligazioen multzo homogeneoak dira, tipologia berekoak, funtzio ekonomiko edo finantzario berdina betetzen dutenak. Ondare-masa nagusiak aktiboa (enpresaren inbertsioak jasotzen dituena), ondare garbia (funtsean, kapitalera egindako ekarpenak) eta pasiboa (kanpo finantzazioa) dira.

Beste alde batetik, aktiboa korrontea eta ez korrontea, eta pasibo korrontea eta ez korrontea jasotzen dira, inbertsio eta finantzazioak epe laburrekoak (korronteak) edo ertain edo luzekoak (ez korronteak) diren. Masa horietako bakoitzean, beste  azpimasa edo ondare-masa zehatzagoak biltzen dira; adibidez, aktibo korrontean erabilgarria, bihurgarria eta izakinak biltzen dira.

Ondare-masen artean kontabilitate-ekuazio hau betetzen da: aktiboa=ondare garbia+pasiboa. Horretaz gainera, pasiboko masa edo finantzazio-mota desberdinek modu egokian finantzatu behar dituzte aktibo edo inbertsioak, finantza-oreka egon behar da alegia.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, masa patrimonial.

219 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.