Burtsa-indizeak edo burtsako indizeak burtsa batean kotizatzen duten balore esanguratsuenen kotizazio edo prezioen bilakaera orokorra azaltzen duen adierazle bat da, zenbaki indize moduan eratua. Burtsa indizeak oinarrizko balio…

1929ko kraka: jende oldea New Yorkeko Wall Street-en, burtsako erakinaren aurrean.
1929ko kraka (*1929ko crakca, *1929ko kraxa) 1929ko urrian Ameriketako Estatu Batuetako burtsetako bat-bateko beherakada izan zen, ondorioz Depresio Handia izeneko atzeraldi ekonomikoa ekarri zuena hurrengo hamar urteetan. Horren aurrekaria 1920 hamarkadako erdialdetik aurrera burtsako akzioen prezioen gorakada handia izan zen, burbuila finantzario izugarria eragin zuena. Horren ondorioz, akzioak espekulaziorako erabili ziren, irabazi azkar eta oparoen esperoan. Jende arrunta ere burtsan inbertitzen hasi zen, horretarako maileguak eskatuz eta beren etxeak ere hipotekatuz. Burbuila espekulatiboa 1929ko urrian lehertu zen, Herbert Hoover presidente zelarik. Lehenagotik horren zantzuak sumatu zitezkeen, ordea: interes-tasak igo ziren urte horretan, kreditua murriztuz; itzuli gabeko maileguak ugaltzen hasi ziren eta sektore produktiboetan atzeraldi ekonomikoa hasita zegoen. 1929ko urriaren 24an, Ostegun Beltza deitu zen horretan, izua zabaldu zen jendartean eta dirua galtzeko beldurrez jendea akzioak saltzera joan zen arrapaladan eta tropelka. Egun horretan, hala ere, bankuek ahalegin handiak egin zituzten saltzen ari ziren akzioak erosteko, eta azkenean, akzioen prezioa %6 baino ez zen jaitsi, Dow Jones indizearen arabera. Astelehenean ordea, Astelehen Beltzean alegia, akzioen prezioak beherantz jarraitu zuen eta azkenean %12.8 jaitsi ziren. Astearte Beltzean beste %12 jaitsi zen akzioen balioa. Azkenean ondorioak askoz ere latzagoak izan ziren, akzioen beharakadatik haratago Depresio Handia izeneko atzeraldi ekonomikoa etorri baitzen, milioika langile langabezian utziz, nekazariak porrotera eramanez eta pobrezia zabalduz, belaunaldi oso bat markatuz. Horri aurre egiteko New Deal izeneko programa ekonomikoa zabaldu zuen Franklin Roosevelt presidente berria 1933an, neurri batean ondorio latzak arindu zituena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, crack bursátil de 1929.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.