Agian Filosofia espekulatiboa bilatzen ari zara.
Ekonomian, espekulazioa (latinezko specio aditzetik, "begiratu, ikertu") aktibo espekulatibo batekin burutzen den transakzioa da, aktibo hori erosi eta gero saltzea alegia, merkatuan gertatzen diren prezio gorabeherak baliatuz aparteko irabazia eskuratzearren, maiz epe labur batean. Merkataritza eta finantza transakzio arruntetan ez bezala, transakzio espekulatiboak arriskutsuagoak dira, suerta daitekeen galera ohi baino handiagoa da, baina ohi baino handiagoa den irabaziaren esperoan burutzen dira. Hala ere, ez da pentsatu behar espekulazioan aritzea erokeria denik, espekulazioan arrakastaz aritzen direnek balizko galerak zenbatekoak izan daitezkeen, horiek gertatzeko probabilitatea eta galera horiek estaltzeko estrategiak sakon aztertzen dituztelako operazio espekulatiboa abian jarri aurretik; hala, espekulazioa inbertsioaren (non arriskua mugatua den) eta apustuaren (non emaitzak guztiz zorizkoak diren) bitarteko transakzio mota dela aipatu da.
Merkatu egoera arruntetean espekulazioak kapitala eta likidezia ematen dizkio merkatuari, baina burbuila ekonomikoak sortzeko arriskua ere badakarte. Ezegonkortasun egoeretan, ordea, espekulazioak prezio gorabeherak areagotu egiten ditu, egoera normaletan sortutako burbuilak lehertzearen ondorioz.
Loturiko artikuluak
Krisi (krisialdi) ekonomikoakKrisi ekonomikoak edo krisialdi ekonomikoak herrialde batzuetako ekonomian gertatzen den beherakada ekonomikoa da, epe ertain edo luzerakoa, Barne Produktu Gordinaren, hots, herrialdeko produkzioaren eta errentaren hazkundearen beherakada, goraka doan langabezia…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…