Zenbaki handien legea


KategoriakEstatistika

Estatistikan, zenbaki handien legeak lagin bateko datuen batezbesteko aritmetikoak, lagina handia denean, populazio osoko batezbestekoarekin edo batezbesteko teorikora (esperantza matematikora) hurbiltzeko joera duela baieztatzen duen teorema da.

Hasierako formulazio zorrotza Jakob Bernouli matematikariak eman zuen 1713 urtean, joko batean irabazteko probabilitatea p izanik, jokoa aldi askotan errepikatzen denean, jokoan irabazten deneko aldien proportzioa p probabilitatetik distantzia txiki batera izateko probabilitatea 1 dela erakutsiz. Legearen bertsio honi zenbaki handien lege ahula edo samurra deritzo.

Geroago, zenbaki handien lege gogorra ere frogatu zen, batezbestekoaren edo proportzioaren limitea, lagin tamaina handitu ahala, batezbesteko edo proportzio teorikora 1eko probabilitateaz hurbiltzen dela baieztatzen duena.

Erreferentziak

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.