Esperantza matematikoa, itxaropen matematikoa, esperotako balioa edo itxarondako balioa, zorizko aldagai baten batezbestekoa da, epe luzera batezbeste gertatuko den balioa, espero daitekeena, adierazten duena. Adibidez, txanpon bat botata, suertatzen den aldearen arabera, 0€ eta 20€ jasotzen badira hurrenik hurren, itxaropena honela kalkulatuko da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\mu=0.5 \times 0 + 0.5 \times 20=10\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-eeb3786e70c707d7b4949acbda183722_l3.png)
Hau da, epe luzera jokaldi bakoitzean batezbesteko irabazia 10€ baliora hurbiltzen joango da. 10€ da beraz, espero daitekeen irabazia jokaldi bakoitzeko.
Hiztegia: ingelesez, expected value; gaztelaniaz, esperanza matemática.
Loturiko artikuluak
Zenbaki handien legeaEstatistikan, zenbaki handien legeak lagin bateko datuen batezbesteko aritmetikoak, lagina handia denean, populazio osoko batezbestekoarekin edo batezbesteko teorikora (esperantza matematikora) hurbiltzeko joera duela baieztatzen duen teorema da. Hasierako…
Gardenki: Itxaropen matematikoa eta bariantzaDatu-multzoetan bezalaxe, probabilitate banakuntzetan ere zentroa, sakabanatzea eta beste ezaugarri estatistiko batzuk azter daitezke. Itxaropen matematikoa, ingelesez expected value, probabilitate banakuntzetako zentroa adierazten du. Batzuetan, batezbesteko ere deitzen…
Batezbesteko aritmetikoaBatezbesteko (*batazbesteko) aritmetikoa , zehatzago batezbesteko aritmetiko sinplea, aldagai estatistiko kuantitatibo baten erdigunea edo zentroa adierazten duen estatistiko edo neurri bat da. Estatistikan gehien erabiltzen den batezbestekoa eta…