Hezkuntzan, zeharkakotasuna edo transbertsalitatea kurrikulumeko arlo eta irakasgai guztiak eragin behar dituzten edukien ezaugarria da, zeharkako gai edo gai transbertsal deitzen diren horiena. Orokorrean, bakea, berdintasuna, bizikidetza, lankidetza eta ingurumenarekiko errespetua barnehartzen ditu. Zeharkako gai diogu, eta ez zeharkako eduki edo eduki transbertsal, ez baitira ezagutza konkretuak, gizartean garrantzia duten gaiak eta problematikak baizik. Zeharkakotasunaren xedea ez da eduki berriak txertatzean irakasgai edo arlo batean, edukiak ardatz baten inguruan osatzea baizik, ikasleei hezkuntza integrala eskaintzeko, hezkuntza prozesua familiarekin eta gizartearekin lotuz. Horretarako, funtsezkoa zeharkakotasuna definitzen duten konpetentziak zehaztea; horietako bat adibidez konpetentzia digitala da, izan ere IKTak baliatuz informazio modu autonomo, kritiko eta eraginkorrean baliatzea disziplina guztietan behar den gaitasuna da.
Zeharkakotasuna UNESCO erakundearen 1996ko "XXI. menderako hezkuntzarako Nazioarteko Batzordearen Txostena" izeneko agiria plazaratu zenean zabaldu zen bereziki zeharkakotasunaren kontzeptua hezkuntza eta geroztik kurrikulum osoaren ardatz nagusietako bilakatu da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ebaluazio integrala (hezkuntza)Hezkuntzan, ebaluazio integrala hezkuntzaren helburu eraldatzailearen ikuspegitik egiten den ebaluazioa da, ikasle bakoitzaren banakako dimentsio antropologikoa eta gizarte-dimentsio kolektiboa garatuz, betiere ikasleak garatu behar dituen konpetentzia guzti-guztiekin lotuta,…
Konpetentzia edo gaitasun digitalakKonpetentzia digitala (ingelesez, e-skills) informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) era autonomo, eraginkor, kritiko, arduratsu, etiko eta seguruan baliatzeko gaitasuna da, lanean nahiz aisialdian. Europako hezkuntza sisteman ezarritako 8 oinarrizko…
Diziplinartekotasuna hezkuntzanHezkuntzan, diziplinartekotasuna (batzuetan, gaizki bada ere, disziplinartekotasuna ere deitua) irakasgai edo kurrikulumeko diziplina edo jakintza-arlo batzuetan batera landu daitezkeen eduki, gai edo jardueren ezaugarria da, gai horiek arlo horiek…