Aniztasun edo dibertsitateari buruz ekologian edo ekonomian erabiltzen den adiera estatistikoan jakin nahi baduzu, ikusi Gardenki: Dibertsitatea Aniztasuna edo dibertsitatea pertsonak eta gizataldeak desberdinak izatea onartzea da, besteak…

Hezkuntzan, diziplinartekotasuna (batzuetan, gaizki bada ere, disziplinartekotasuna ere deitua) irakasgai edo kurrikulumeko diziplina edo jakintza-arlo batzuetan batera landu daitezkeen eduki, gai edo jardueren ezaugarria da, gai horiek arlo horiek guztiak ukitzera daramana aldi berean. Adibidez, natur zientzien irakasgaian mendirako txango bat proposatzen bada jarduera gisa, horretan mapen irakurketa (geografiarekin loturik), mendian aurki daitezkeen giza aztarnen bisita (historiarekin loturik) eta oinezko txangoa bera (hezkuntza fisikoarekin loturik) ere plantea daitezke, diziplinarteko eduki moduan. Louis Whists soziologoak asmatu eta garatu zuen kontzeptua lehen aldiz 1937 urtean.
Diziplinartekotasunak gaiak ikuspuntu ezberdinetatik landu eta errealitatera ikuspuntu osotua hurbiltzeko aukera ematen du, irakasgaiak lotuz, baina aldi berean haien kontzeptu propioak eta ezaugarri bereziak atxikiz, ezaugutza zientifikoaren batasunean oinarritua. Horretarako, funtsezkoa da irakasgai bakoitza uharte bereizi gisa hartzen duen ikuspuntua gainditu eta irakasleen arteko harremanak sustatzea, "neure irakasgaia" bezalako ideiak baztertuz. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.