Hedonismo etikoa edo hedonismo normatiboa plazer eta zorion gehiena, eta min gutxiena, lortze aldera jokatu eta bizi behar dela aldezten duen teoria etikoa da. Horren aitzindariak Epikuro eta Eudoxo antzinako greziar filosofoak…
Unibertsalismo etikoa munduko banako, erakunde, nazio eta kultura guztiei eta zirkunstantzia guztietan aplikatzen zaien arau etikoen multzo bat, etika unibertsal bat alegia, dagoela baieztatzen duen ikuspuntu etikoa da. Halaber, horren arabera ekintza baten ondorioak modu berean aplikatu beharko lirateke ekintza horretan parte hartu duten pertsona guztiei. Unibertsalismo etikoaren aurkako ikuspegia erlatibismoa eta eszeptizismo etiko edo morala da. Etika unibertsal baten existentzia onartzen bada ere, onartzen da orokorrean horren baitan gatazkak, kontraesanak eta dilemak sor daitezkeela (ikus, dilema etiko eta moralak); beraz, unibertsalismo etikoa ez dago printzipioz partikularismo moralaren aurka: kasu partikularrak eta salbuespenak egon daitezke, baina kasu berezi horiek modu berean ebaluatu beharko lirateke beti, haien zirkunstantziak berdinak badira.
Unibertsalismo etikoaren adibide bat giza eskubideak dira, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean zehaztuak, pertsona guzti guztiei aplikatzen zaizkienak pertsona izate hutsagatik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.