Dilema etiko eta moralak pertsona batek aukeran dituen erabakiak bere balio etikoei eta moralarekin eta beste irizpide batzuekin (zerbait legezkoa den, adibidez) kontrakarrean daudenean gertatzen diren erabakiak dira. Adibidez, tren hilgarriaren dilema dugu ezagunenetako bat: tren bat abiada bizian doa, eta bost pertsona daude trenbidera loturik aurrerago; trena beste trenbide batetik desbideratzeko aukera duzu baina trenbide horretan pertsona bat dago loturik: zer egin beharko luke pertsonak?
Dilema etikoen tipologia
- Dilema absolutuak eta erlatiboak: dilema etikoa absolutua dela esango dugu kontrakarrean dauden balioak etikoak direnean; adibidez, leialtasuna egiaren aurka, edota justizia errukiaren aurka; dilemak erlatiboak izango dira berriz, balio etikoa beste mota bateko baliorekin kontrakarrean dagoenean (zintzotasuna norberaren interes ekonomikoaren aurka).
- Dilema errealak eta hipotetikoak: planteatzen diren dilema etikoetako asko muturreko egoerei buruzkoak dira, eta gertagaitzak, tren hilgarriaren dilema adibidez. Dilema horiek hipotetikoak direla esaten da. Gertagaitzak izan arren, haien azterketa dilema errealak edo gertagarriak nola ebatzi behar diren jakiten lagundu dezakete.
- Dilema irekiak eta itxiak: dilema itxia dela esaten da, erabakia hartuta dagoenean, eta erabaki horren ondorioak gauzatu direnean; dilema irekia berriz, erabakia hartu aurretik planteatzen dira. Dilema itxietan irtenbidea baloratu egin behar da; dilema irekien azterketan, berriz, helburua erabkia hartzen laguntzea da.
- Dilema osatuak eta osatugabeak: dilema osatuetan, erabaki bakoitzaren ondorio guztiak zehazten dira; osatugabeetan, berriz, subjektuak ez ditu ezagutzen zehatz mehatz erabakien ondorioak.
Loturiko artikuluak
Noesia eta noemaFenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…
DilemakArtikulu hau dilema logikoei buruzkoa da, dilema moral eta etikoei buruz jakin nahi baduzu ordea, ikus Dilema etikoak eta moralak izeneko artikulua. Ikus, gainera, dilema faltsuak. [latexpage] Adiera…