Agian perspektibismoa literaturan biltzen ari zinen. Perspektibismoa ezagutza perspektiba edo ikuspuntu berezi ezberdinetatik gertatzen dela eta beraz errealitatea ikuspuntu bakar, objektibo eta neutral batetik aztertzea ezinezkoa dela baieztatzen…

Erlatibismoa egia subjektuaren ikuspuntuaren araberakoa dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Erlatibismoaren abiapuntua Protagorasi zor zaio, "gizakia gauza guztien neurria da" adieraztean (ikus, Homo mensura). Erlatibismoa kritikatzeko, argudiatu ohi da zerbait baieztatzean edo iritzi bat ematean beti oinarritzen garela egiazkotzat hartzen den zerbaitetan. Erlatibista garaikide bat Gianni Vattimo (1936- ) da. Vattimo-k egungo zatiketa eta aniztasuna egungo munduaren ezaugarri nagusitzat hartzen ditu; hala postmodernitatearen filosofoa deitu zaio, modernitateko utopiak, egia absolutuak eta aurrerapenak atzean utzi ditugula nabarmendu baititu, egun nagusitzen dena "pentsamendu ahula" dela baieztatuz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.