Hedonismo etikoa edo hedonismo normatiboa plazer eta zorion gehiena, eta min gutxiena, lortze aldera jokatu eta bizi behar dela aldezten duen teoria etikoa da. Horren aitzindariak Epikuro eta Eudoxo antzinako greziar filosofoak izan ziren. Bi aldaera bereizten dira hedonismo etikoan: alde batetik, hedonismo berekoiaren arabera norberaren eta ez beste inoren plazer eta zorion handiena lortze aldera jokatu behar dela aldezten da; bestetik, hedonismo utilitaristan ekintza batean erasanak diren guztien plazer handiena (eta min txikiena) bilatuz jokatu behar da. Kant filosofoak hedonismo etikoa kritikatu zuen, etika material guztiak bezalaxe.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
EudemonismoaEudemonismoa (antzinako grezierazko eudamonia, "zoriona", hitzetik, bere aldetik eu, "ona", eta daimon, "izpiritu", hitzetatik) gizakiaren bizitzaren helburu nagusia zoriona izan behar dela eta beraz jokabidea, maila indibidualean nahiz sozialean, zoriontsu…
Gardenki: Epikuro Samoskoa eta epikureismoaEpikureismoa Epikuro Samoskoa antzinako greziar filosofoak abiarazitako mugimendu filosofikoa izan zen. Horri buruz jakin nahi baduzu, klik egin hemen, horri buruzko gardenkiak PDF formatoan eskuratzeko.
PlazeraPlazera gozamena, atsegina, ongizatea eta alaitasuna bernehartzen dituen uneko esperientzia eta sentimendua da (eta besteak beste horretan bereizten da zorionetik), aurkakotzat mina edo oinazea duena. Labur esanda, ongi…