Putxerazoa hauteskunde edo edo boto iruzur mota bat da, non boto faltsuak edo irregularrak sartzen dira hautetsontzi edo boto-kutxan. Boto horiek hauteskunde-zentsuan ez dauden pertsonenenak, boto ematera azaldu…
Turnismoa Borboien Berrezarkuntzaren aldiaren baitan, 1979tik 1923ra, Espainian indarrean izan zen alderdi politiko eta gobernuen sistema politiko bipartidista izan zen, borboien monarkiaren aldeko bi alderdi dinastikoak - Cánovas del Castillok zuzenduriko Alderdi Kontserbadorea, alde batetik, eta Sagasta lider zuen Alderdi Liberala, bestetik- gobernuan sistematikoki txandakatzea ahalbidetu zuena. Guztiz antidemokratikoa izan arren, turnismoaren sistema, elite politikoen arteko botere banaketaz gainera, Espainiako erregimen politikoak behar zuen egonkortasun politikoarekin justifikatu zen, gutxiengoan zeuden beste indar politikoak baztertuz, hala nola, alderdi nazionalistal, sozialistak, errepublikazaleak eta karlistak. Turnismoa aurrera ateratzeko, hauteskunde sistema ustel eta iruzurrezkoa garatu zen, lehenik eta behin enkasilatuaren bitartez, non bi alderdien artean hautagai zerrendak adosten ziren, eta bigarrenik, putxerazoaren bitartez, beharrezkoa izanez gero, hautagai horiek aukeratuak izango zirela ziurtatzeko, kazikeen laguntzaren bitartez. Beraz, ondorio gisa, alderdi biren arteko gobernu txandakatzea bainoago, turnismoa elite politikoen dominazio politikorako sistema izan zela esan daiteke, erregimen politikoa sendotu eta iraunarazteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.