Basailutza Erdi Aroko nobleen arteko mendekotasun harreman bat zen, maila beheragoko nobleak, jauntxoak, maila goragoko jaun edo nobleekin, maiz erregearekin, lotzen zituena (ikus, eskubide feudalak). Horren arabera, basailuak…

Kazikismoaren mapa Espainian, 1897an plazaratua.
Enkasillatua edo enkasilatua Errestaurazio Borboitarrean (1874-1931) hauteskundeak antolatzeko nagusitu zen sistema izan zen, Espainiako liberal eta kontserbadoreen alderdi dinastikoen arteko botere txandakatzea bideratu zuena (ikus, turnismoa). Horren arabera, alderdi batek besteari boterea emateko denbora iristen zenean, bere dimisioa aurkeztu eta hauteskundeak deitzen zirenean, presidente berria beste alderdikoa izango zela erabakita, diputatuak aukeratzeko hauteskundeak manipulatu egiten ziren: distrito edo barruti bakoitzeko hautagaiak bi alderdien artean aukeratzen ziren, aukera gehien zituzten hautagaiak lehenetsiz. Hau da, nolabait aukeratu beharreko diputatuak distritoetan zehar enkasillatu edo banatu egiten ziren bi alderdien artean. Enkasillatuaz gainera, aurrez erabakitako diputatua aukeratzeko putxerazo izeneko hauteskunde-iruzurra antolatzen zen, kazikeen laguntzarekin, gobernuak eta bi alderdi nagusi horiek bilatzen zuten emaitza lortzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, encasillado.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.