Kazikeak (cakchiqueles hitzetik) Ertamerika eta Karibeko tribu indigenetako buruzagiak dira jatorrian. Hedaduraz, XIX. mendetik tokiko eta bertako oligarkia izendatzeko erabiltzen da; hain zuzen ere, aberatsa edo klase nagusikoa izateagatik edota herritarrak bere mendean izateagatik herri txiki edo ertain bateko politikan eragin edo botere absolutua duen eta beraz bere erara eta mesedetara, ideologia politikoari erreparatu gabe, gauza antolatzen dituen agintari politikoa da kazikea, herriko jauntxoa alegia, kazikismo izeneko klientelismo erako nagusikeria politikoa garatzen duena. Are eta zabalago, kazikea edozein erakundetan boterea modu absolutista, interesatu eta pertsonalista batean baliatzen duen kargu edo buruzagia da.
Kazikismoa eta horren praxis politikoak, maiz ustelkeriarekin loturik, ohikoak izan ziren Espainian XIX-XX mendeetan. Errestaurazio borboitarrean, 1874tik 1931ra bitartean, kazikismoa, tokiko agintari politiko eta erlijiosoek (alkatea, apaiza, epailea, maisua eta guardia zibila) eta oligarkiak (terratenienteak) zuzendua, Espaniako politikaren oinarrizko elementua zen, alderdi politiko liberal eta kontserbadoreek inplizituki onartua, beraien artean botere politikoa banatzen laguntzen zuten neurrian, enkasillatuaren ondoren putxerazoa izenekoa burutuz, hauteskundeetako emaitzak manipulatzeko. Boto faltsu horien trukean, kazikeek euren botere politikoa eta ekonomikoa atxikitzeko gobernuaren sostengu erabatekoa lortzen zuten.
Loturiko artikuluak
TransfugismoaTransfugismo terminoa politikariek indibidualki euren alderdiko politikoarekiko atxikimendua hautsi eta oposizio politikoaren alde jarduteko fenomenoa adierazten du. Horrela jarduten duten politikariei transfuga edo iheslari deitzen zaie. Transfugismo politikoa…
Apostasia eta apostatak (definizioa)Apostatak norberaren inesmenak, printzipioak, ideiak eta iritziak baztertu egiten dituzten pertsonak dira. Bereziki euren erlijioa uzten duten pertsonak izendatzeko erabiltzen da. Apostasia (απο , apo, ”kanpo, at” eta στασις, stasis, …
Mendikatea edo mendilerroa (definizioa)Mendikateak edo mendilerroak elkar loturik dauden mendien zerrenda edo multzo handiak dira, horien artean dauden haran eta arroekin batera, lerrokaturik azaldu ohi direnak eta ikuspuntu geologiko batetik batasuna…