Trantsizio epidemiologikoa populazio bateko gaixotasun- (ikus, morbilitatea) eta hilkortasun-joerak aldatzen direneko prozesua edo egoera da. Bereziki, XIX. eta XX. mendeetan zehar infekziozko gaixotasunek eragindako hilkortasunetik gaixotasun degeneratiboek (minbizia, Alzheimer, ...) eragindako hilkortasun baterako aldaketari egiten dio erreferentzia, hikortasun gutxitze nabarmen batekin batera. Trantsizio epidemiologikoak eragin zuzena du trantsizio demografikoan: hilkortasunaren gutxitzeak populazioaren hazkundea dakar berarekin, eta baita biztanleriaren zahartzea ere.
Loturiko artikuluak
Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza…
Trantsizio politikoaTrantsizio politikoa herrialde batean gertatzen den erregimen politikoaren aldaketa da, bereziki erregimen totalitario edo diktadura batetik erregimen demokratiko batera gertatzen denean, giza eskubideak errespetatuz eta zuzenbide estatua bermatuz.…
-