Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza tasaren jaitsiera eta bizi-itxaropenaren luzapena ugaltze-tasaren jaitsiera baino lehenago gertatzen denez, hazkunde begetatibo handia eta azkarra gertatzen da; geroago, jaiotza-tasaren jaitsiera gertatzen da, eta ondorioz biztanleriaren hazkundea moteltzea, eta azkenean oreka heriotzen eta jaiotzen artean.
XVIII. mendean Europan abiarazitako prozesua izan zen, eta egun munduko herrialde gehienetan gauzatu edo gauzatzen ari den prozesua da. Lehenengo trantsizio demografiko hori gainditu duten herrialdeek bigarren trantsizio demografiko bati egiten diote aurre egun, belaunaldien ordezkapena ahalbidetzen ez duten jaiotza-tasa oso txikiekin, lehenengo seme-alabaren berandutzearekin, dibortzio-tasa altuekin eta ezkongabeak ugaltzearekin loturik. Bigarren trantsizio demografiko horrek biztanleriaren zahartze nabarmena dakar, osasun eta pentsio-sistemak kolokan jarriz. Jaiotza-tasa heriotza-tasaren oso azpitik dagoenean, negu demografikoa dagoela esaten da baita ere.
Ikus, gainera
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)";
Gizapedian, 23 maiatza, 2018,
/trantsizio-demografikoa/.
Loturiko artikuluak
Lehertze demografikoaLehertze demografikoa edo leherketa demografikoa populazioa eskualde batean oso azkar hazteari deitzen zaio. Trantsizio demografikoetan zehar gertatzen den fenomenoa, heriotza-tasa gutxitu eta jaiotza-tasak handia izaten jarraitzen dutenean, bien…
Erronka demografikoaErronka demografikoa biztanleriaren zahartzea eta jaiotza-tasa arazo demografiko larritzat onartu eta horiek dakartzaten gizarte arazoei aurre egiteko gobernuek abian jartzen dituzten erabaki, politika eta programen multzoa. Aipatu arazo…
Erregimen demografikoakErregimen demografikoak edo demografia-erregimenak biztanleriaren egituran eta hazkundean bereizten aldi edo etapa historiko desberdinak dira, gehienbat garaiko ugalkortasunaren eta jaiotza- eta heriotza-tasen eraginez . Ohikoa da bereiztea erregimen…