Jatorrian, emantzipazioa mancipium izeneko erromatar erakundetik askatzea da, zeinaren gizon aske batek beste gizon batenganako nagusitasuna eta agintaritza eskuratzen zituen. Hedaduraz, esklabua aske bilakatu eta seme-alabak gurasoen zaintza…

Filosofian eta soziologian, alienazioa gizabanako batek bere bizitzaren kontrola eta zentzua galdu eta beste eragile, sistema edo ideologia baten mendean dagoenean sortzen den egoera indibiduala da, kultura eta berezko balio moralak galduta, egoera hori gainditzeko aukera eskasekin. XIX. mendean lehen aldiz Hegel-ek jaso eta garatutako kontzeptua izan zen, gizabanakoaren besteratzea adierazteko. Haren ikasle Feuerbach-ek gizabanakoak berezko izaera galtzen dueneko egoera izendatzeko baliatu zuen, Jainkoaren esku uzteko. Alienazioaren jatorrizko kontzeptua Karl Marx-ek garatutakoa izan zen, alienazioa kapitalismoan soldatapeko langilearen esplotazio-egoera deskribatzeko baliatu zuenean, berak ekoitziriko ekoizkin edo produktuetatik banandua denean, bere lana salduta. Geroztik, hainbat dira alienazioa landu duten pentsalariak, hala nola Frankfurteko eskolakoak eta, modu independenteagoan, Erich Fromm.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.