Soldatak (lansariak edo alokairuak) eta soldataren osagaiak


KategoriakEnpresa

Agian, alokairua ondasun bat errenta baten trukean uztearen adieran bilatzen ari zinen. 

Soldata edo alokairua (latinezko solidus hitzetik, Antzinako Erromako urrezko txanpon bat) langile batek beste baten kontura egindako lanagatiklan harreman baten baitan eta dagokion lan-kategoriaren arabera eskuratutako ordainsari egonkorra da, aldiro (hilabetero, astero, egunero, ...) jasotzen dena, dirutan zein jenerotan, enpresariak edo enplegu emaileak emandakoa (ikus, gainera, lansaria). Soldatak dira, halaber, legezko edo adostutako atsedenaldi edo oporraldietan jasotako diru kopuruak, denbora horretan lanik egiten ez bada ere.

Soldata gordina eta soldata garbia bereizi behar dira. Soldata garbia langileak azkenean jasotzen duen diru-zenbatekoa da, enpresak haren kontura egin beharreko kotizazio sozialak eta atxikipenak kendu ondoren. Soldata gordinak, berriz, ordainsari osoa jasotzen du, atxikipenak eta langilearen kotizazioa barne.

Soldataren osagaiak edo elementuak dira oinarrizko soldata, aldiro lan egiteagatik ordaintzen den diru kopuru finkoa, osagarriak (adibidez, gauez lan egiteagatik edo enpresak ezarritako helburuak betetzeagatik), aparteko orduak, eta soldata mistoa denean, jenerotan ordaintzen den zatia ere bai. Aparteko soldata urteko aldi batzuetan jasotzen den soldata gehigarria da, adibidez Eguberri garaian, ohiko soldataren bikoitza izaten dena. Aitzitik, ez dira biltzen soldataren baitan langileak Gizarte Segurantzatik jasotakoa eta lantokia aldatu, lanaldia eten edo kaleratzeagatiko ordainak. Soldata osatu eta soldata kalkulatzeko baliatu diren atal eta kontzeptuak zehazten dituen agiri ofiziala nomina da.

Soldata lan-kontratuan ezartzen da, maiz dagokion hitzarmen kolektiboan, legez edo langilearekin adostutakoaren arabera. Nolanahi ere, soldata legez ezarritako soldata minimoa izan behar da gutxienez, horretarako baldintzak betetzen badira. Soldataren likidazioa eta ordainketa ere dagozkion epeetan izan behar dira, orokorrean hilabetea. Beste alde batetik, garaiz ordaindu ezean, soldatek lehentasuna dute, Espainiako legedian, beste kreditu eta mailegu guztien aldean, horiek bermatuta izanda ere.

Ikus, gainera

388 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.