Norberaren konturako langileak langile autonomoak dira, modu pertsonalean dihardutenak baino enpresari baten kontura lan egin gabe, haren antolaketa eta agintaritza zuzenetik kanpo. Lan kontraturik gabeko langileak dira, eta beraz haiei ez zaie lan-araudia aplikatzen. Besteren konturako langileak berriz, enpresari baten kontura lan egiten dutenak dira, haren agintaritzapean, lan kontratuan eta dagokion araudian ezarritako baldintzekin.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, trabajadores por cuenta propia y trabajadores por cuenta ajena.
Loturiko artikuluak
Positibazioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, positibazioa zuzenbide naturalean jasotako printzipioak lege eta ekintza juridiko, zuzenbide positibo alegia, bihurtzeko prozesua da, printzipio horiek estatutik aplikatu eta eraginkorrak izan daitezen. Positibazioaren bitartez beraz, estatuak…
Prefetak eta suprefetakFrantziako estatuan, prefeta (frantsesez, prefect) estatuaren ordezkari gorena da departamenduan, barne administrazioa eta segurtasuna zuzendu eta kudeatzen dituena. Bere mendean dauden zerbitzuek eta kidegoek prefetura osatzen dute. Halaber,…
Lepo zuriko langileakLepo zuriko langileak bulegoko lanak egiten dituzten behe mailako langile administratibo eta teknikoak dira, eskulana egiten duten lepo urdineko langileengandik bereizten direnak. Historian, lepo zuriko langileek lepo urdinekoek…