Logikan, sintaxia hizkuntzaren sinboloen arteko erlazioen multzoa da, bere esanahia kontuan hartu gabe, eta proposizioak eratzeko erregelak ezartzen ditu, erlazio horietan oinarriturik. Zuzenak izan daitezen, proposizioek sintaxia errespetatu behar…

Semantika hizkuntza bateko zeinu edo sinboloen multzo bat da, bereziki horien esanahiak jasotzen dituena. Hizkuntza bateko semantikari sintaxia gehitu behar zaio, zeinu horiek konbinatzeko arauak ezartzen dituena. Semantikari buruz, zeinuek bi atal dituzte: adierazlea, hizkuntza-eragileek mezu batean jasotzen duten zeinu-multzoa; eta adierazia, adierazlearen bitartez osatzen den irudi generikoa eta ez-konkretua (irudia konkretua erreferentea izanik). Hala, semantika adieraziak (hitzak eta esaldiak, banakako zeinuek esanahi edo adierazirik ez dutenez) aztertzen dituen jakintza-arloa da, sintaxiarekin eta pragmatikarekin batera semiotika osatzen duena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.