Hizkuntza formalak
Hizkuntza formala esanahi edo interpretaziorik gabeko (edo interpretazio urriko) zeinu edo sinboloekin (token) osaturiko hizkuntza da, gramatika arau jakinen araberakoa eratua, erabilera-eremu zehatz eta murritz baterako erabiltzen dena. Hizkuntza formalak zientzia formaletan erabiltzen dira bereziki, hala nola matematikan, logikan eta informatikan, programazio-lengoaia gisa. Oinarritik hizkuntza formaleko ikurrek semantika, esanahirik edo interpretaziorik ez duten arren, eta agian horrexegatik, horiekin osaturiko esaldiak (string) anbiguotasunik gabeak dira.