J. L. Austin ingeles filosofoak (1911-1960) 1955 urtean Harvardeko Unibertsitatean emandako ikastaroko oharretan oinarrituta, How to Do Things with Words lana argitaratu zen 1962 urtean. Ikastaro horretako bederatzigarren eskolan…

Pragmatika hizkuntzaren erabilerak eta funtzioak arlo kognitibo, sozial eta kulturalean aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da. Pragmatika hizkuntza beste testuniguruan aztertzen du beraz, hizkuntzatik at dauden elementuek eta komunikazio-egoerak esanahia nola aldatu dezaketen aztertuz. Hizkuntza hizlariaren eta hartzaileen arteko harremantzat hartu eta hizkuntzaren zentzua du gaitzat, hizkuntzalaritzak esanahi orokorra aztertzen duen gisan. 1950eko hamarkadan hasi zen garatzen, John Austin filosofoaren hizkuntza-ekintzen teoriarekin.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.