Hizkuntza naturalak eta hizkuntza formalak


Hizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan darabilzkigun hizkuntzak dira,  hizkuntza horien erabilera sozialak berak eratzen joan direnak historian zehar, azkenean gramatika eta semantika jakin eta zehatzak ezarri edo adostu arte. Naturalak dira berez sortu direlako, asmo edo plangintza jakinik gabe. Hizkuntza formala esanahi edo interpretaziorik gabeko (edo interpretazio urriko) zeinu edo sinboloekin (token) osaturiko hizkuntza da, gramatika arau jakinen araberakoa eratua. Hizkuntza formalak zientzia formaletan erabiltzen dira, hala nola matematika, logika eta lengoaia informatikoetan. Oinarrian edo printzipioz hizkuntza formaleko ikurrek semantika, esanahirik edo interpretaziorik ez duten arren, eta agian horrexegatik, horiekin osaturiko esaldiak (string) anbiguotasunik gabeak dira.

190 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.