Arte sakratua kultu erlijiosoan eta liturgian erabiltzeko sortutako artea da, bereziki katolizismoan, budismoan eta islamean aurkitzen dena eta sinbolo sakratuak irudikatzen dituena. Arte sakratuaren beste ezaugarri bat artistaren…

Émile Durkheim soziologoaren arabera, sakratuaren eta profanoaren arteko bereizketa funtsezkoa da erlijioaren definizioa egiteko. Sakratua gizakiak aparte jartzen duen oro da, trataera erlijioso berezia behar duelako; horregatik, sakratua misteriotsuarekin, ezkutuarekin, arriskutsuarekin eta beldurgarriarekin lotzen da. Profanoa, berriz, egunerokoaren esperientziarekin (lanarekin, baliagarritasunarekin, ..) lotura duen oro da, eta sakratutik at atxiki behar dena, sakratua "zikindu" egiten dutelako. Edozer gauza izan daiteke sakratua, ordea: eliza eta horien barruan aurkitu ohi diren objektu eta artelanez gainera, harriak, zuhaitzak eta animaliak ere sakratutzat har daitezke (ikus, totemismoa). Sakratuaren beste ezaugarri bat bere sinbolismoa da, sakratua dena erlijioaren sinbolo bilakatzen baita askotan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.