Sakralizazioa


KategoriakFilosofia

Sakralizazioa zerbait sakratu bihurtzea da. Esanahi erlijisiotik haratago, sakralizazioa pentsamenduan eta eremu ideologikoan gertatzen den fenomenoa ere bada, kontzeptu edo ideia bat gorenera jaso, beneratu eta funtsezko balioa ematen zaionean, dogma bihurtzeraino. Sakralizazioa ezinbestekoa da gizarteak iraunarazi eta kohesioz eratu nahi badira, sakralizatzen diren kontzeptuak horretarako beharrezkoa den narratiba komuna eratzeko funtsezko osagaiak direlako. Hori oso garbi dago modernitatean, non Aurrerabidea, Arrazoia, Pertsona eta Zientzia guztiz sakralizatu diren kontzeptuak diren, eztabaida eta interpretazio orotik baztertuz eta gizarteen oinarrizko printzipio gisa hartuz.

Erreferentziak

175 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.