Klana urruneko arbaso komunak dituen gizataldea da, bereziki horien genealogia gogoratzen ez bada, edota jatorri komuna mitologikoa denean. Arbasoaren urruntasuna da klana leinutik bereizten duen ezaugarria: leinuan arbasoa…

Totemismoa naturan dauden sinboloekin (animalia jakin bat, landare bat, Ilargia, tximista, ...) ezartzen den antzinako ahaidetasun-sistema da. Sinbolo horiek totem-ak dira. Totem-ak arima, eta objektu bizigabea denean, izaki bizidunen ezaugarriak dituela pentsatzen da; hala, totemismoa animismoarekin loturik agertzen da, eta horren barruan dauden beste fenomeno batzuekin hala nola, xamanismoarekin. Jatorrian naturako izaki eta elementuak jatorri izan arren, totem-ek irudikapen artifiziala izan dezakete, erritu-objektu sakratu moduan. Totem hitza algonkierazko ototeman hitzetik dator, Ipar Amerikako Laku Handien eskualdean sortua eta "anaia-arreba harremana" adierazi nahi du etimologikoki.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.