Estatistikan, proportzioa populazio edo multzo batean ezaugarri jakin bat izan edo baldintza bat betetzen duten elementuen kopurua zati populazioa osatzen duten elementuen multzoa da. Adibidez, ikasle euskaldunen proportzioa ikastetxe batean, euskaldunen kopurua zati ikasleen kopuru totala da. Proportzioak ehunekotan nahiz batekotan adieraz daitezke. Adibidez, euskaldunen proportzioa 0.60 edo %60 dugularik, 100 ikasleetatik 60 euskaldunak direla esan nahi du. Aldi berean, proportzioa probabilitate ezezagun baten estimatzaile gisa erabiltzen da: aurreko adibidean ikasle bat euskalduna izateko probabilitatea 0.6 dela estimatuko genuke.
Proportzioak demografian gehien erabltzen diren adierazleetako bat da, tasa direlakoekin batera.
Estatistikan, proportzio jakin eta finko baten arabera sortzen diren elementuen kopurua, segida jakin batean, banaketa binomialaren arabera banatzen da.
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora…
Banaketa-funtzioaProbabilitate-banaketa batean, banaketa-funtzioa zorizko aldagai baten balio batetik beherako probabilitatea ematen duen funtzioa da:[latexpage] Beraz, finean, $X$ zorizko aldagaiaren probabilitate metatuak ematen ditu, balio txikienetik…
Banaketa geometrikoaBernoulli prozesu batean, banaketa geometrikoa lehen arrakasta izan arteko porrot kopuruaren probabilitate-banaketa da. Honako hau da bere probabilitate-funtzioa: [latexpage] Labur, honela adierazten da: $X…