Tasak (estatistika)
Estatistikan, tasa epe batean gertatzen den gertaera kopuru bat zati epe horretako populazioaren tamaina da. Horrela, tasa beti da epe bati buruzkoa, eta fluxu-aldagai bat stock-aldagai batekin erlazionatzen du (ikus, stock eta fluxu aldagaiak). Proportzioak ez bezala, tasak teorikoki ez dute goi-mugarik eta edozein balio positibo har dezakete (proportzioak %100 edo txikiagoak izan behar diren bitartean). Bereziki erabiltzen dira tasa demografikoak, hala nola heriotza-tasa eta jaiotza-tasa, urte batean izandako heriotza eta jaiotza kopuruak hurrenez hurren, zati batezbesteko biztanleria epe horretan. Tasa orokorrak edo gordinak ditugu alde batetik, populazio osoari buruzkoak, eta espezifikoak bestetik, adin-talde jakin bati buruzkoak. Ikus, gainera