Porfolioa (hezkuntza)


KategoriakHezkuntza

Artistak bere artelanen erakusgarritik eraotrria, porfolioa, portfolioa edo portafolioa, batzuetan paper-zorroa ere deitua, aurrez ezarritako helburuei jarraiki ikasleak ikastaro batean zehar egiten dituen ataza eta lanen multzo bat da, ataza edo lan bakoitzari atxikitako iruzkinekin batera. Ikaskuntza, ebaluazio eta motibaziorako tresan gisa planteatu da hezkuntzan, ataza eta lan horietan zehar ikasleak nahiz irakasleak ikaskuntza-prozesua monitorizatu egiten dutelako, hutsuneak eta akatsak alde batetik eta lorpenak bestetik agerian utziz, eta motibazio-iturri gisa, ikasleak berak egindako lanaren emaitza ikusi egiten duelako.

Porfolioa tresna gisa arrakastatsua izan dadin, porfolioaren edukia definitu eta mugatu, autoebaluazioa bideratu, porfolioa garatzeko kronograma zehatza ezarri eta kontrolatu eta ikasleei porfolioa zer den zehaztu (porfolioa ez baita apunte multzo bat, edo eguneroko bat, ikasleak ikasi dituen tresna, ataza eta konpetentziak ikasi dituen lanen erakusgarria baizik).

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.