Funtsezko konpetentziak Espainiako LOMLOE legean (2020) ezartzen diren konpetentzia nagusiak dira, aurreko legeetako oinarrizko konpetentzia direlakoen parekoak, eta ikasleak bere bizitzan zehar aurrera egin eta erronkei aurre egiteko beharko dituenak, Europako Kontseilutik ezarritako jarraibideen araberakoak. Zortzi funtsezko konpetentzia zehaztu dira:
- Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia
- Eleaniztasunerako konpetentzia
- Matematikarako Konpetentzia eta Zientzia, Teknologia eta ingeniaritzarako Konpetentzia
- Digitalizaziorako Konpetentzia
- Konpetentzia Pertsonala, Soziala eta Ikasten Ikastekoa
- Herritartasunerako Konpetentzia
- Ekintzailetzarako Konpetentzia
- Kultura- Kontzientzia eta kultura adierazpenerako Konpetentzia
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, competencias clave.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Konpetentziak hezkuntzanKonpetentzia bidezko hezkuntza bereziki XX. mendearen bukaeratik garatutako hezkuntza-metodologia eta paradigma bat da, hezkuntzaren helburuak finkatu, kurrikuluak garatu eta ebaluazioa diseinatze aldera. Konpetentziekin hezkuntzaren helburua informazioaren transmisio hutsa…
Porfolioa (hezkuntza)Artistak bere artelanen erakusgarritik eraotrria, porfolioa, portfolioa edo portafolioa, batzuetan paper-zorroa ere deitua, aurrez ezarritako helburuei jarraiki ikasleak ikastaro batean zehar egiten dituen ataza eta lanen multzo bat…
Konpetentzia espezifikoakHezkuntzan, konpetentzia espezifikoak lan jakin bat burutu edo jarduera jakin bat garatzeko beharrezkoak diren trebetasun eta ezagutzen multzoa da, lan edo jarduera horri bereziki dagozkionak. Hezkuntza-sistemaren baitan, eta…