Monarkia parlamentarioa
Monarkia parlamentarioa monarka edo erregea estatuburutzat hartzen duen sistema politikoa da, estatuaren eta nazioaren ordezkari gorena izanik, herrialdean bertan nahiz beste herrialdeen aurrean; aldi berean, ordea, subiranotasun nazionala parlamentutik eratortzen da, herriaren borondatearen ordezkari gisa, eta, beraz, monarkak ez du autonomia eta eskumen propiorik edozein erabaki mota bere kabuz hartzeko, eta bere egintza guztiak parlamentuaren eta bide batez herritarren subiranotasunarekin bat etorri behar dira.