Botere faktikoak gizarte bateko erakunde politikoetatik kanpo politikan eragiten duten talde eta erakundeen multzoa da, gobernua kontrolatuz, gehienetan status quoa defendatuz. Horien eragina de facto gertatzen da (eta…

Estatu modernoen botere-banaketan, botere legegilea hiru botereetako bat da, botere exekutiboarekin eta botere judizialarekin batera. Bere zeregina hiritarren subiranotasuna eta borondatea ordezkatu eta estatuaren ordenamendu juridikoa osatzen duten legeak eta bestelako arau nagusiak sortu, onartu, aldatu eta derogatzea da. Botere legegilea legebiltzar, gorte eta ganbera izeneko organo edo erakundeen esku daude, demokrazietan hiritarrak zuzenean hautaturiko ordezkariek osatua, baino beste batzuetan, botere-banaketa erabatekoa ez den kasuetan, hala nola diktaduretan, partzialki nahiz osorik estatuko beste erakunde batzuek izendaturikoa. Beste alde batetik, botere exekutiboa ganbera bakar batek edo, sistema bikameralean, bi ganberak osatu dezakete, orokorrean kongresua, hiritarrek zuzenean hautaturiko ordezkariek osatua, eta senatua, herrialdea osatzen duten probintzia, eskualde edo estatuetatik izendaturiko ordezkariek osaturikoa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, poder legislativo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.