Agian, paramentua (arkitektura) bilatzen ari zinen.
Parlamentua edo legebiltzarra hiritarren ordezkari politikoak biltzen dituen batzarra da, non gobernua aukeratu, legeak plazaratu eta gobernuaren kontrola egiten den. Herrialde bateko botere legegilearen organo politiko gorena da, hiritarren borondatearen eta nazioaren subiranotzaren egoitza. Orokorrean, parlamentuak demokratikoak dira, ordezkaritza bidezko demokraziako erakundeak zehatzago, hiritarrek aukeratzen baitituzte askatasunez hura osatzen duten diputatu edo ordezkari politikoak, baina badira sasiparlamentuak ere, diktadura edo bestelako erregimen ez-demokratikoetan, demokrazia itxura eman nahi dutenak. Parlamentua Aro Modernoan sortu zen erakunde politikoa izan zen, Erdi Aroko monarkiak ordezkatuz, egun parlamentua duten monarkia parlamentarioak ere badauden arren, non subiranotza parlamentuaren esku geratzen den eta monarka estatu-buru soil gisa baino ez den agertzen. Antzinaroan, parlamentuen antzeko egitura politikoak izan ziren, hala nola ekklesia delakoa Antzinako Grezian.
Parlamentua antolatzeko modu desberdinak daude: sistema unikameraletan, batzar bakarra dago; bikameralismoan, ordea, bi kamera edo batzar bereizten dira, behe ganbera eta goi ganbera deituak (adibidez, Espainian, Kongresua eta Senatua, hurrenez hurren), botere legegilea orekatu egiten dutenak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
ParamentuaAgian, parlamentua (politika) bilatzen ari zinen. Arkitekturan, paramentua (latinezko paramentum hitzetik, "honidura, jantziak", parare aditzetik, paratu, hornitu) horma bateko gune bertikala edo haren azalera estaltzen duen elementuen multzoa…
Hautagaiak eta hautesleakHauteskundeetan, hautesleak botoz euren ordezkari politikoak aukeratzen dituzten pertsonak dira; ordekari politiko gisa hautatuak edo aukeratuak izateko aurkezten direnak, berriz, hautagaiak dira. Hautagaia eta hauteslea izatea adin nagusiko…
Ordezkaritza bidezko demokrazia (demokrazia ordezkatzailea)Ordezkaritza bidezko demokrazia, ordezkaritzako, ordezkaritza-demokrazia edo demokrazia ordezkatzailea herritarren botere politikoa haiek modu librean aukeraturiko ordezkarien bitartez, gehienetan alderdi politikoetan bilduta, garatzen duen sistema politikoa da. Ordezkaritza-demokrazia batean…