Paradigma hermeneutikoa (paradigma interpretatiboa, interpretatibismoa)


KategoriakFilosofia

Paradigma hermeneutikoa, paradigma interpretatiboa edo interpretatibismoa giza eta gizarte zientzietako paradigma bat da, izaera kualitatiboa duena eta paradigma positibistaren aurkakoa, giza eta gizarte fenomenoen testuinguru sozial eta subjektibotik abiatzen dena, bere osotasunean azalarazte aldera. Paradigma positibistak ikuspegi analitiko batetik abiatzen den bitartean, fenomenoari buruzko datu kuantitatiboak bilduz, eta datu horiek beste fenomeno batzuekin alderatuz, edo beste aldagai batzuetako datuen erlazionatuz, paradigma hermeneutikoak esperientzia subjektiboak jasotzen ditu, besteen ikuspuntuak bereganatu egiten ditu (ikus, bizitza-istorioak, adibidez), ondoren haiek interpretatu, testuinguruaren arabera, eta haien artean kontsentsu bat eskuratze aldera. Helburu horrekin, paradigma hermeneutikoak bizitza-istorioak, sakoneko elkarrizketak eta behaketa partehartzaileko metodoak lantzen ditu. Beste aldetik batetik, eta paradigma positibista eraikitzen duen ezagutza monolitiko eta egiazkoa ez bezala, paradigma hermeneutikoa beste interpretazio batzuekin bateragarria den azalpenak bilatzen ditu, ikertu nahi den fenomenoaren inguruan. Era horretan, eta objektibitate eza kritikatu bazaio ere, paradigma hermeneutikoak giza eta gizarte fenomenoen ikuspegi zabalagoa eskaintzen du, paradigma positibistaren erredukzionismoaren aldean.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, paradigma interpretativo (paradigma hermeneútico).

256 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.