Sakoneko elkarriketa edo elkarrizketa sakona elkarrizketa indibidual kualitatiboa da, aukeratutako subjektuari gai jakin bati buruz luze eta zabal hitz egiteko bidea ematen diona, mugarik gabe eta erabateko irekitasunez. Hartara, sakoneko elkarrizketa gai bati buruzko informazio sakona, izenak adierazten duen bezala, jasotzeko erabiltzen da, gaiari buruz ahalik eta dimentsio gehien biltzearren. Aldi berean, ikertzailearen erabateko ezjakintasunetik abiatzen direnean, gai bat esploratzeko ere erabil daiteke, bereziki ikertzaileak gaiari buruz duen informazioa oso urria denean, gerora ikerketa kuantitatibo hipotetiko baten bitartez zehaztu daitekeena. Sakoneko elkarrizketak ematen duen informazioa, ordea, egituratu gabea da, eta gai berdinari buruz izan arren, subjektu desberdinetarako aski anitza izan daiteke. Beste alde batetik, aski subjektiboa ere izaten da, subjektuak bere esperientziak eta ikuspuntuak azaltzen dituelako gaiaren inguruan. Sakoneko ikerketen emaitzen heterogeneotasuna ekiditeko, eztabaida-taldeak erabil daitezke, non subjektu batzuk batera biltzen diren, eta horien arteko interakzioak ikuspuntu komun batera eraman dezakeen. Sakoneko elkarrizketa ordea irtenbide bakar gisa agertzen da gaiari buruzko informazioa eman dezaketen subjektuak geografikoki sakabanaturik daudenean. Subjektuaren bakartasuna abantaila ere izan daiteke, beste subjektuen iritzi eta ikuspegiek bere iritzi eta ikuspegiak ez kutsatzea bilatzen bada.
Sakoneko elkarrizketak saio batzuetan zehar gara daitezke, eta orokorrean ez da komeni 30-40 minutu baino gehiago irautaea, subjektuaren arreta piztuta edukitzeko. Aurrez aurre burutu behar dira, subjektuaren eta ikertzailearen artean, baina telefonoz ere garatu dira.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, in-depth interview; gaztelaniaz, entrevistas en profundidad.
Loturiko artikuluak
Laginak eta laginketaEstatistikan, lagina populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzteko prozesu…
Konbentzionalismoa (soziologia)Soziologian, konbentzionalismoa gizartean indarrean dauden printzipio, arau moralak, ohitura eta usadioak normalak edo zuzenak direla aldezten duen jarrera edo sinesmena da, ordena soziala bermatze aldera. Artean eta literaturan…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…