EBITDA


KategoriakEnpresa

EBITDA enpresaren errentagarritasuna aztertzeko ohiko adierazlea da. Ingelesezko Earnings Before Interest, Taxes, Depreciation, and Amortization esamoldetik dator, eta adierazten duen bezala, enpresaren irabaziak dira, baina interesak eta amortizazioak barneratu gabe. Horrela, enpresaren jardueraren beraren errentagarritasun-adierazlea da, enpresak mozkinak sortzeko duen ahalmena, enpresa nola finantzatu den kontuan hartu gabe. Beraz, ez du inondik adierazten enpresaren likidezia, ez eta inbertsioak nola eskuratu diren, eta horregatik, eta hori da adierazlearen oztopoa, errentagarritasuna gehiegiz neurtzeko joera izango du, bereziki enpresak apalankamendu handiz jarduten duenean.

Ikus, gainera

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.