Duopolioa


KategoriakEkonomia

Duopolioa merkatuan bi enpresa soilik  jarduten duten merkatu-egitura. Oligopolioa aztertzeko egoera sinpleena da; hain zuzen ere, duopolioari buruzko ondorioak oligopoliora zabal daitezke askotan. Duopolioa mikroekonomiaren baitan aztertzen da, eta joko-teoriaren tresnak ere erabiltzen ditu.

Bereziki hiru eredu mota garatu dira dupolioa aztertzeko:

  • Cournoten ereduan, bi enpresak kopuruari buruz lehiatzen dira, horietako bakoitzak besteak zenbateko kopurua ekoitziko duen jakin gabe. Prezioa kontsumitzaileek erabakitzen dute bi enpresek ekoitzitako kopuruaren arabera. Eredu honen oinarriak Augustin Cournot matematikariak (1801-1877) finkatu zituen, 1838an.
  • Bertranden ereduan, bi enpresak prezioari buruz lehiatzen dira, aldi berean, beste enpresak jarriko duen prezioa jakin gabe, eta prezio horretan kontsumitzaileek zenbateko kantitatea erosten duten erabakitzen dute. Joseph Louis Francois Bertrand ekonomialariak (1822-1900) ezarri zuen eredu hau, 1883an.
  • Stackelbergen eredua Cournoten ereduaren aldaera da, beraz bi enpresak kopuruari buruz lehiatzen dira, baina era sekuentzialean; hau da, lehenbizi enpresa lider izenekoak erabakitzen du ekoitziko duen kopurua, eta kopuru hori ikusita, bigarren enpresak bere kopurua erabakiko du.

Ikus, gainera


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Duopolioa"; Gizapedian, 18 abendua, 2016, /duopolioa/.
259 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.