Oligopolioa


KategoriakEkonomia

Oligopolioa merkatua enpresa gutxi batzuk, oligopolistek alegia, kontrolatzen duteneko merkatu-egitura da, merkatuaren zati gehiena bereganatuz. Gehienetan sarrera-hesi handiak dituzten sektoreetan gertatzen dira, non enpresa berrien sarrera eragozten den, hala nola automobilgintzan, petrokimikan eta siderurgian. Lehia ez-perfektuko merkatu-egitura da,  lehia perfektuaren (non enpresa askok jarduten duten batera) eta monopolioaren (non enpresa bakar batek bereganatzen duen merkatu osoa) artean. Oligopolioko enpresak lehian aritzen dira, bakoitza merkatu-botere handiagoarekin edo txikiagoarekin, baina beste alde batetik prezioak adosteko pizgarria sortzen dira beraien artean, prezioak murriztuz oligopolista guztiek galdu, eta prezio igoz, guztiek irabazi egiten dutelako; halakoetan, kolusioa gertatu dela esaten da, eta oligopolioan monopolio gisa aritzeko joera dago, prezio altuagoekin eta eskaintza txikiagorekin. Kolusioa gertatzen denean, oligopolistek kartel bat osatzen dutela esaten da; kartelen praktika debekaturik dago herrialde askotan, ordea. Kolusioa gertatzen ez denean ere, prezioetan bainoago, lehia produktuak desberdinduz eta publizitatea eginez gertatu ohi da.

Oligopolioaren eredu sinpleenak duopolioak dira, non bi enpresak bakarrik diharduten. Duopolio ereduetatik sortzen diren ondorioak oligopolioetara zabaldu daitezke askotan, oligopolioei buruzko ondorio orokorretara heltzeko.

Ikus, gainera

273 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.