Neurketa-eskala


KategoriakEstatistika

Neurketa-eskala edo neurketa-maila jasotako datuetan biltzen den informazio-motaren tipologia da, aldagai estatistikoak jasotzeko erabiltzen dena eta datu horiekin baliatu daitezkeen azterketetan oinarritzen dena. Egun, 1946 urtean Stanley Smith Stevens psikologoak On the theory of scales of measurement artikuluan ("Neurketa-eskalen teoriaren gainean") plazaturiko tipologia da ohikoena, eskala nominala, ordinala, tarte-eskala eta arrazoi-eskala bereizten dituena, modu hierarkikoan, ahulenetik indartsuenera eskala horretako datu horiekin gara daitezkeen teknika estatistikoen esangurari buruz. Adibidez, arrazoi eskalan elementu bat bestea baino zenbat aldiz handiagoa den adieraz daiteke (A zuhaitzaren altuera 20m eta B zuhaitzarena 10m izanik, A zuhaitza B zuhaitzaren bi halako dela esan daiteke, beraz altuera metrotan neurtzean, arrazoi-eskala baliatzen ari gara), baina eskala nominalean bi elementu kategori berekoak diren ala ez baino ezin da esan (adibidez, zein zuhaitz mota den jasotzen denean -A zuhaitza aritza da, eta B pinua- eskala nominala ari gara erabiltzen). Hala eta guztiz ere, neurketa-mailen sailkapen tradizional horri hainbat kritika egin zaizkio, eta sailkapen berriak garatu dira, hala nola Tukey-k eta Mosteller-ek proposatutakoa (1977) proposatutakoa.

Eskala nominala, eskala ordinala, tarte-eskala eta arrazoi-eskala

Neurketa-eskala nominala  ikerketa-unitateei etiketa edo kategoria arrunta jartzen zaie, unitate horiek berdinak edo ezberdinak diren bakarrik zehazten duena. Adibidez, pertsona baten izena edo bizitokia jasotzen direnean, neurketa-eskala nominalak erabiltzen dira, bi pertsona alderatuta, berdinak edo ezberdinak diren beste ezer ezin delako adierazi. Balia daitezkeen teknikei buruz, zentroari buruz esaterako, moda erabil daiteke, baina mediana eta batezbesteko aritmetikoa.

Neurketa-eskala ordinala erabiltzen denean, ikerketa-unitate bat bestea baino gehiago edo handiagoa den beste ezer ezin da baieztatu. Neurketa-eskala ordinalaren adibidea da ikasketa-maila (oinarrizkoa, ertaina, goi mailakoa) edo ikasle baten nota kuantitatiboa (ez gainditua, nahikoa, oso ongi, bikain). Likert eskalak ere, baieztapen batekin 1etik 5era ados zauden galdetzen dutenak, neurketa-eskala ordinala dira.  Neurketa-eskala ordinaletan mediana (eta moda) kalkula daitezke, baina ez batezbesteko aritmetikoa.

Tarte-eskala erabiltzen denean, ikerketa-unitate bat bestea baino zenbat gehiago den adieraz daiteke, baina neurri absolutuan soilik. Tarte-eskalaren adibidea da tenperatura gradu Celsius-etan, -8 eta -2 tenperaturen artean, 6 gradu daudela beste ezer ezin delako esan (baino ez, adibidez, lehen tenperatura 4 aldiz hotzagoa dela). Tarte-eskaletan beraz, zeroa ez du adierazten zero absolutu bat eta neurriak balio positiboak nahiz negatiboak har ditzake.

Azkenik arrazoi-eskala dugunean, ikerketa-unitate bat bestea baino zenbat gehiago den adieraz daiteke, neurri erlatiboan. Ratio motako neurketa-eskalaren adibidea da pertsona baten altuera, 100 cm eta 200cm altueran artean, bigarrena lehenengoaren bi aldiz luzeagoa dela baiezta daitekeelako. Ratio eskalek zero absolutu bat dute, eta beraz orokorrean ezin dute balio negatiborik hartu.

Ikus, gainera

 

 

495 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.