Arrazoi-eskala (ratio-eskala)


KategoriakEstatistika

Arrazoi-eskala edo ratio-eskala bi elementuen artean bata bestea zenbat bider handiagoa motako konparazioa egitea ahalbidetzen duen neurketa-eskala da. Hori horrela, neurketa-eskala guztietan  maila handieneko eskala da, eskala nominal, ordinal eta tarte-eskalaren aldean, funtzionalitate guztiak eskaintzen dituen eskala den heinean (bi elementuak berdinak edo ezberdinak diren, bata bestea baino handiagoa den eta zenbat handiagoa den zehazten baititu).

Adibide gisa, arrazoi-eskala da  ikasle baten kalifikazio kuantitatiboa (8 lortu duen ikasleak 4 lortu duenaren bikoitza lortu du, baina ez ordea tarte-eskalaren araberakoa den tenperatura Celsius gradutan (8 gradu ez 4 gradu baino bi bider epelagoa).

Aurreko adibideetatik esan daiteke arrazoi-eskalaren ezaugarri nabarmenena zero absolutuaren existentzia dela, zeroak elementuari buruz neurtu nahi den propietatetik ezer ez duela adierazten duelarik. Adibidez, zuhaitz baten altuera metrotan jasotzen denean, arrazoi-eskala erabiltzen ari da, 0 metroko altuera ezereza da, eta beraz 10 metroko zuhaitza 5 metroko zuhaitza baino bi bider altuagoa dela esan daiteke. Arrazoi-eskalaren beste ezaugarri bat har ditzakeen balioen esparrua da: orokorrean, arrazoi-eskalek ez dute balio negatiborik hartzen.

253 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.