Nahasketa soziala (heterogeneotasun soziala)


KategoriakSoziologia

Nahasketa soziala, batzuetan heterogeneotasun soziala ere deitua, eremu geografiko batean jatorri, etnia, kultura, belaunaldi, klase sozial edo maila sozioekonomiko dezberdinetako pertsona eta gizataldeen elkarbizitza da. Bazterketa, segregazio, komunitate, multikulturalismo eta interkulturalitate kontzeptuekin lotzen da. Bereziki hirietako auzo deprimituei buruz lantzen den kontzeptua da, pobrezia, segregazioa, bazterketa eta delinkuentziarekin loturiko arazoen soluzio gisa, auzo txiro eta zatarrak berrituz, haietan etxebizitza pribatu eta publikoen eraberritzea eta eraikuntza bultzatuz, klase sozial altuagoko jendea erakarriz, nahasketa soziala sustatuz finean, bereziki XX. mendeko azken hamarkadetan. Hain zuzen ere, XIX. mendean sorturiko nahasketa sozialaren kontzeptua helburu horrekin sortu zen baita ere, lorategi-hiriak sustatuz besteak beste. Egun ordea, esan daiteke hiri-politika horiek ez dutela kasu askotan bere azken helburua lortu eta gentrifikazioa eragin dutela sarri, klase sozial apal eta xumeak kanporatuz.

Hiriaz gainera, nahasketa soziala beste eremu batzuetan ere aplikaturiko kontzeptua da, hala nola eskolan, maila akademiko eta klase sozioekonomiko desberdinetako haurrak gela berdinetan nahasteak nahasketa soziala eta finean aniztasuna eta kohesio soziala ere sustatzen dituela iritzita.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mezcla social.

Ikus, gainera

 

260 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.